Jeremias 42:9-12 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

9. eta honela hitz egin zien: «Zuek ararteko egin nauzue zuen eskariak Jaunari aurkezteko. Hona Jaunaren, Israelgo Jainkoaren, erantzuna:

10. “Herrialde honetan bizitzen gelditzen bazarete, eraitsi ordez eraiki egingo zaituztet eta erauzi ordez landatu, damutu egin bainaiz egin dizuedan kalteaz.

11. Ez izan horrenbesteko ikara ematen dizuen Babiloniako erregearen beldur; ez izan beldur, zuekin bainago ni zuek salbatzeko, haren eskuetatik onik ateratzeko.

12. Barru gupidatsua emango diot eta errukitu egingo zaizue, eta zeuen herrialdean bizitzen utziko”.

Jeremias 42