Jeremias 38:12-15 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

12. eta esan:—Jarri trapu zahar horiek besapean, sokaren azpitik.Hala egin zuen Jeremiasek,

13. eta, sokatik tiraka, putzutik atera zuten. Kartzelako atarian gelditu zen Jeremias.

14. Sedekias erregeak tenpluko hirugarren sarrerara ekarrarazi eta esan zion Jeremias profetari:—Galdera bat egin nahi dizut; ez ezkutatu niri ezer.

15. Jeremiasek Sedekiasi:—Egia esaten badizut, hil egingo nauzu; aholkua ematen badizut, berriz, ez didazu jaramonik egingo.

Jeremias 38