Jeremias 33:16-19 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

16. Garai hartan,Juda salbatua izango da,Jerusalem seguru biziko.“Jauna gure salbamena”emango diote izen».

17. Honela dio Jaunak: «Ez zaio inoiz ere faltako Davidi Israelgo tronuan eseriko den ondorengorik.

18. Inoiz ere ez zaizkie faltako apaiz eta lebitarrei, egunero nire aurrean erre-opariak eskaini, intsentsua erre eta beste sakrifizioak eskainiko dituzten ondorengoak».

19. Gainera, Jaunak esan zion Jeremiasi:

Jeremias 33