12. Judako errege Sedekiasi ere mezu bera adierazi zion Jeremiasek: «Makurtu zeuen lepoak Babiloniako erregearen uztarpera. Jarri Nabukodonosorren eta beronen herriaren menpe, eta biziko zarete.
13. Zertan hil behar duzue zuk eta zure herriak gerraz, gosez eta izurriz? Izan ere, Jaunak erabakia du hori gertatuko zaiola Babiloniako erregearen menpeko izatea onartzen ez duen nazioari.
14. Ez egin jaramonik Babiloniako erregeak ez zaituztela menderatuko esaten dizueten profetei, gezurra esaten baitizuete.
15. Ez direla berak bidaliak dio Jaunak, gezurretan ari direla beraren izenean. Bestela, Jaunak berak jaurtiko zaituzte eta galdu egingo zarete zeuek eta horrela hitz egiten dizueten profetak».