Jeremias 26:1-3 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Josiasen seme Joiakim Judako errege izaten hasi zen garaian, Jaunak agindu hau eman zion Jeremiasi:

2. «Zaude tenpluko atarian zutik, eta hitz egin Judako hirietatik Jauna gurtzera tenplura datozen guztiei. Hots egin zehatz-mehatz haiei esateko agindu dizkizudan hitzak, bakar bat ere utzi gabe.

3. Agian adituko dizute eta beren jokabide okerretik bihurtuko dira. Horrela baldin bada, damutu egingo naiz eta ez dut beteko beraien egite gaiztoengatik ematea pentsatua dudan zigorra.

Jeremias 26