Jeremias 19:3-6 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

3. Hauxe esango duzu: Judako errege eta Jerusalemgo bizilagunok, entzun Jaun ahalguztidunaren, Israelgo Jainkoaren, mezua: Ezbehar izugarria erakarriko dut toki honen kontra; entzun dezaten guztiei durundi egingo diete belarriek.

4. Izan ere, israeldarrek bazterrera utzi naute eta toki honen izaera itxuragabetu: intsentsua erre diete bertan, ez berek, ez beren gurasoek, ez Judako erregeek ezagutzen ez zituzten jainkoei, eta jende errugabearen odolez bete dute.

5. Aldareak eraiki dituzte seme-alabak Baali oparitzat erretzeko. Nik ez dut horrelakorik sekula agindu, ezta aipatu edo burura etorri ere.

6. «Horregatik, hau diot nik, Jaunak: Badator toki honi Tofet eta Ben-Hinom harana deituko ez dioten eguna, Hilketa-harana baizik.

Jeremias 19