Jakinduria 7:24-28 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

24. Mugimendu oro baino bizkorragoa da jakinduria;hain garbia denez,dena zeharkatu eta edonon barneratzen da.

25. Jainkoaren indarraren arnas lurruna da,Ahalguztidunaren aintzaren jario garbia;ez zaio, beraz, inolako kutsadurarik eransten.

26. Betiereko argiaren distira da,Jainkoaren jardueraren ispilu gardena,haren ontasunaren irudia.

27. Bakarra izanda ere, dena dezake;bera aldatu gabe, den-dena eraberritzen du;mendetan zehar, jende santuaren baitan sartzen da,eta Jainkoaren adiskide eta profeta egiten ditu.

28. Zeren eta Jainkoak ez baitu maitejakinduriarekin elkarturik bizi dena baino.

Jakinduria 7