1. Zintzoen bizitza Jainkoaren esku dago,ez ditu inolako oinazek harrapatuko.
2. Zentzugabeen ustetan, hilda zeuden behin betiko:horiek hemendik irtetea berorien zoritxartzat jo zuten
3. eta guregandik urruntzea erabateko hondamenditzat;baina zintzoak bakean daude egon.
4. Gizakien iritziz, zigorra jasan zuten,baina haiek hilezkortasuna espero zuten bete-betean.
5. Pixka bat zigortuak izan ondoren,sari handia izango dute gero;Jainkoak probatu egin zitueneta beretzat duin aurkitu.
6. Urrea arragoan bezala garbitu zituen,eta erre-oparia bezala onartu.
7. Kontuak hartzeko garaian, distiratsu agertuko dira,lastotan arin zabaltzen den txinparta bezala izango.
8. Nazioak gobernatuko dituzte, herriak menderatuko,eta Jauna izango dute errege betiko.
9. Uste ona Jainkoarengan dutenek ulertuko dute egia,haren maitasunari leial zaizkionakberarekin elkarturik jarraituko;izan ere, onginahia eta errukia baititu bere fededunentzateta ardura du bere aukeratuez.
10. Fedegabeek, ordea,beren burutazioek merezitako zigorra izango dute,zintzoa mespretxatu eta Jaunari bizkarra eman baitiote.
11. Dohakabeak jakinduria eta heziketa mespretxatzen dituztenak;hutsa da horien itxaropena, alferrikakoak horien nekeak,probetxugabeak egintzak;