Jakinduria 17:19-21 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

19. danbada-hotsak harkaitzak amiltzean,jauzika zihoazen animalien lasterketa ikusezinak,basapiztien orroak,mendiko zokoguneek itzularazitako oihartzunak,edozerk uzten zituen beldurrez mugiezinik.

20. Baina munduaren gainerakoa,argitasun distiratsuz argitua,bere zereginetara emana zegoen, eragozpenik gabe.

21. Egiptoarren gain bakarrik hedatzen zen gau astuna,hildakoan hartuko zituen ilunpearen irudi;halere, beren buruak zituzten haiek ilunpeak baino astunago.

Jakinduria 17