11. ez baitu aitortzen bera moldeatu duena,arima eragilea jarri eta bizi-espiritua barneratu diona;
12. baizik eta bizitza jolastzat jotzen du,munduko aldia dirua egiteko azokatzat:«Edozertatik etekina atera beharra dago,baita gaizkitik ere» dio.
13. Inork baino hobeto daki berak bekatu egin duela,bai ontzi hauskorrak, bai jainkoen irudiak lurrez egitean.
14. Jauna, zure herria zapaldu zuten etsaiakzentzugabe dira denak,umetxo baten arima baino errukarriagoak.
15. Jentil-herrien idolo guztiak hartu dituzte jainkotzat;idolo horiek ezin dira baliatu,ez begiez ikusteko,ez sudurraz arnasa hartzeko,ez belarriez entzuteko,ez eskuetako atzamarrez ukitzeko,eta oinak alferrikako dituzte ibiltzeko.
16. Izan ere, gizakiak egin ditu,bizi-arnasa maileguan hartua duen gizakiak;eta gizakiak ezin du eginezta bere antzeko jainkorik ere.
17. Hilkorra izanik, gauza hilkorrak bakarrikegin ditzake bere esku gaiztoez.Gizakiak, gurtzen dituen gauzek baino gehiago balio du,berak bizia hartu baitu; gauzek, ordea, inola ere ez.
18. Gainera, animaliarik higuingarrienak gurtzen dituzte,beste guztiek baino sen gutxiago dutenak;
19. ez dute inolako edertasunik ere,beste animalia batzuk bezala erakargarri bihur ditzakeenik;Jainkoaren onespen eta bedeinkaziorik gabe gelditu dira.