1. Baina zu, gure Jainko, ona eta leiala zara,eroapen handikoa eta unibertsoa errukiz gobernatzen duena.
2. Bekatu eginda ere, zureak gara,zure agintea aitortzen baitugu;baina ez dugu bekatu egingo,bai baitakigu zutartzat gauzkazula.
3. Izan ere, zu ezagutzean datza zuzentasun betea,eta zure agintea aitortzean hilezkortasunaren sustraia.
4. Gu ez gaitu desbideratu gizakiak asmatutako arte maltzurrak,ezta pintatzaileen alferreko lanak ere—kolore anitzez nabarturiko irudiek—;
5. berauen ikuskizunak zentzugabearen grina pizten du,idolo hilaren arnasa gabeko irudia irrikatzen duelarik.
6. Gaizkiaren zale eta itxaropen baliogabe horien duin dira,bai idoloen egileak, bai miretsi eta gurtzen dituztenak ere.
7. Eltzegilea buztin biguna lantzen saiatzen daeta eguneroko premietarako ontziak moldeatzen ditu;era berean eta buztin berberaz moldeatzen ditu,bai erabilera garbietarako direnak,baita kontrakoetarakoak ere:eltzegileak erabakitzen du bakoitza zertarako den.
8. Gero, bere lana lardaskatuz,buztin berberaz jainko hutsal bat egiten du.Eta egin ere, lurretik sortu berria deneta, gutxi barru, zor duen bizia itzultzeko eskatuko diotenean,atera zuteneko lurrera itzuliko denak egiten du.
9. Ez da kezkatzen hil beharraz edo bizitzaren laburraz,baizik eta urregin eta zilarginekin lehian ari da,brontzelarien lanak kopiatzen ditueta faltsifikazioak egiteaz harrotzen da.
10. Errautsa besterik ez da haren bihotza,hautsa baino mespretxagarriagoa itxaropenaeta lokatza baino balio gutxiagokoa haren bizitza,
11. ez baitu aitortzen bera moldeatu duena,arima eragilea jarri eta bizi-espiritua barneratu diona;
12. baizik eta bizitza jolastzat jotzen du,munduko aldia dirua egiteko azokatzat:«Edozertatik etekina atera beharra dago,baita gaizkitik ere» dio.