Jakinduria 14:1-9 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Beste batek, itsaso haserrea zeharkatzeko asmozontziratzeko dagoela,erabiliko duen ontzia baino hauskorragoa denegur-zatiari dei egiten dio.

2. Irabazi-goseak asmatu zuen ontziaeta artisauaren trebeziak eraiki.

3. Baina zure probidentzia da, oi Aita, gidatzen duena;zuk ireki zenuen bidea itsasoan ere,bide segurua uhinen artean,

4. arrisku orotatik salba dezakezula erakutsiz,nahiz eta eskarmentu gabea izan itsasoratzen dena.

5. Ez duzu nahi zure jakinduriaren egintzak alferrik galtzea;horregatik arriska dezake gizakiak bizia,egur txiki batean fidatuz,eta, ontzixkan uhin biziak zeharkatuz, portura onik iritsi.

6. Izan ere, antzinako erraldoi harroak galdu zirenean,ontzixka batean babestu zen munduaren itxaropena,eta, zure eskua gidari, bizitzaren hazia utzi zuen etorkizunerako.

7. Bedeinkatua salbamen-bide bihurtzen den egurra;

8. baina madarikatuakgiza eskuz eginiko idoloa eta beronen egilea:egilea, eratu duelako;idoloa, ustelkorra izanik, jainko deitzen dutelako.

9. Izan ere, Jainkoak era berean gorrotatzen ditufedegabea eta sasijainkoekiko haren zaletasuna,

Jakinduria 14