1. Hutsaren hurrengo dira Jainkoa ezagutu ez dutenak:ez dira gai izan, begi aurrean dauden gauza onen bidez,Badena ezagutzeko,ezta, egintzak hausnartuz, Egilea aitortzeko ere.
2. Aitzitik, sua, haizea eta aire arina,astroen birak eta ur oldartsuak,izadia arautzen duten eguzkia eta ilargiahartu dituzte jainkotzat.
3. Berorien edertasunaz liluraturik, jainkotzat hartu bazituzten,jakin bezate zenbat ederragoa den horien guztien Jauna,edertasunaren sortzaileak berak eginak baitira;
4. eta berorien ahalmen eta eraginkortasunak txunditu badituzte,atera bezate hortik zenbat ahaltsuago den horiek egin zituena.
5. Zeren eta, izakien handitasun eta edertasunetik,analogiaz, haien Egilea ikusten baita.
6. Edonola ere, ez dira hauek hain gaitzesgarri,agian desbideratuta baino ez baitabiltza Jainkoaren bila,berau aurkitzeko ahaleginetan.
7. Jainkoaren egintza artean murgildurik,arretaz aztertzen dituzte,baina itxurak menderatzen ditu,hain baita ederra ikusten dutena!
8. Halaz guztiz, horiek ere ez dira guztiz desenkusagarri.
9. Zeren eta munduaren barne-egituraezagutzeko bezain jakintsu izan badira,nola ez dute munduaren Jauna lehenago aurkitu?