Jakinduria 12:3-11 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

3. Horrela jokatu zenuenzeure lur santuko antzinako biztanleekin ere;

4. gorroto izan zenien beren jokaera ezin higuingarriagoagatik:aztikeria eta erritu gaitzesgarriak zituzten,

5. ankerki sakrifikatzen zituzten haurraketa oturuntzak egiten giza haragi eta odolez;ezkutuko erlijio-elkarteetako partaide haiek,

6. umetxo babesgabeen guraso hiltzaile haiek,gure arbasoen bidez suntsitzea erabaki zenuen,

7. guztien artean estimatuena duzun lurralde honekbertan bizitzeko duin zirenJainkoaren seme-alaben herria har zezan.

8. Baina haiekin ere, gizakiak zirenez,bihozbera izan zinen,eta, zure gudarostearen abangoardia gisa,liztorrak bidali zenizkien,pixkanaka-pixkanaka baizik ez suntsitzeko.

9. Erraza zen zuretzat fedegabeak zintzoen esku uzteaedo basapiztien edo agindu zorrotz baten bidezbat-batean suntsitzea;

10. baina, pixkanaka-pixkanaka zigortuz,bihozberritzeko aukera eman zenien,zuk ongi jakin arren jatorri gaiztokoak zirela,berezkoa zutela txarkeria,eta ez zela sekula haien pentsaera aldatuko,

11. hasiera-hasieratik baitzen arraza madarikatua.Haien bekatuak zigor gabe utzi bazenituen,ez zen inoren beldur zinelako izan.

Jakinduria 12