Jakinduria 11:16-19 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

16. jakin zezaten, zeren bidez bekatu egin,haren bidez hartzen dela zigorra.

17. Zure esku ahalguztidunak,ekai eragabetik mundua sortu zuenak,edozein bitarteko erabil zezakeen haiek zigortzeko;adibidez, hartz edo lehoi basatiak ugari,

18. edo munstro ezezagun sortu berriak;munstro amorratu horiek su-arnasa bota,kiratsa barreiatueta begietatik txinparta beldurgarriak jaurtiko zituzketen;

19. ez zuketen eraso, beharrik izangokolpean egiptoarrak suntsitzeko,aski izango baitzatekeen haien itxura beldurgarria.

Jakinduria 11