Jakinduria 10:1-5 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Jakinduriak babestu zuen munduaren aita,sortua izan eta bakarrik zegoenean;gero, bekatutik atera zuen

2. eta gauza guztiak menderatzeko ahalmena eman.

3. Gaizkilea, bere suminean, aldendu egin zen jakinduriatiketa, amorruz anaia hilez, bere burua hondatu zuen.

4. Haren erruz, uholdeak estali zuen lurra,baina jakinduriak salbatu zuen berriro,zintzoa zurezko ontzitxo kaskarrean gidatuz.

5. Nazioak gaizkian bat etorri eta nahastu zirenean,jakinduriak begiz jo zuen zintzoa,akats gabe gorde zuen Jainkoaren aurreaneta tinko eutsi zion,semearenganako maitasunagatik desobedi ez zezan.

Jakinduria 10