Isaias 65:12-15 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

12. zoritxarra emango dizuet:ezpatak hilko zaituzte,denok burua makurtuko duzueeta lepoa moztuko dizuete.Izan ere, nik deitueta ez zenuten erantzun;nik hitz egin eta zuek jaramonik ez;niri gaizki iruditzen zaidanaegin zenuten,nahi ez dudana aukeratu.

13. «Hau diot, beraz, nik,Jainko Jaun honek:Nire zerbitzariekzer jan izango dute,zuek, berriz, gosea;nire zerbitzariekzer edan izango dute,zuek, berriz, egarria;nire zerbitzariak pozik izango dira,zuek, berriz, lotsa gorrian;

14. nire zerbitzariekpoz-oihu egingo dutebihotza bete zorionez;zuek, berriz,garrasi egingo bihotzeko nahigabez,aiene barruko saminez.

15. Zuen izena aipatuko dutenire aukeratueknorbait madarikatzean, eta esango:“Halaxe hilko ahal zaituJainko Jaunak!”Nire zerbitzarien gain, ordea,beste izen bat aipatuko da,guztiz bestelakoa.

Isaias 65