Isaias 60:1-5 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Jaiki, Jerusalem, egizu distira,badator-eta zure argia:Jaunaren aintza zure gain ageri da!

2. Ikus, ilunpetan dago lurra,gau beltzean herriak;zure gain, ordea, Jauna ageri da,haren aintza zure gain nabari.

3. Zure argirantz joko dute herriek,zure egunsenti-distirarantzerregeek.

4. Begira ingurura eta ikus:seme-alaba guztiakzuregana datoz, bildurik:urrutitik datoz zure semeak,besoetan dakartzate zure alabak.

5. Haiek ikusiz, distiratsu jarriko zara,bihotza pozez lehertzeko zorian;zuregana bilduko dituzteurrutiko herrien altxorrak,zuregana ekarrikonazioen ondasunak.

Isaias 60