Isaias 59:8-11 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

8. Ez dute ezagutzen bake-bidea,zuzenbiderik ez da haien urratsetan.Bide bihurriak hartzen dituzte;hortik dabilenakez du bakerik ikusiko.

9. Horregatik, urruti dugu askapena,ez zaigu iristen salbamena;argia espero genuen,eta iluna dugu gainean;egunsentia espero,eta gau beltzetan gabiltza.

10. Itsumustuka gabiltza,hormari haztaka itsua bezala,itsumustuka bistagabea bezala.Eguerdi beteanestropezu egiten dugu,ilunabarra bailitzan,sasoirik onenean,hilda bezala gaude.

11. Marraka dihardugu hartzek bezala,urrumaka usoek bezala.Askapena espero genuen,eta ezer ez;salbamena espero, eta urruti da.

Isaias 59