16. txunditurik zegoen,inork ez zuela ezer egiten ikusiz;orduan,bere ahalmenaz ekin zion,bere justizia euskarri zuelarik.
17. Justizia hartu zuen bularrekotzat,salbamen-indarra buru-oskoltzat;mendekua jantzi zuen soineko,haserre-sumina soingaineko.
18. Bakoitzari merezi duenaemango dio ordainetan,baita urrutiko herrietakoei ere;mendekua eta haserre-zigorraemango die etsaiei.
19. Haize indartsuak bultzaturikoibai oldartsua bezalaetorriko da Jauna,eta ekialdetik mendebalderainodenek izango diotebegirune Jaunari.
20. Baina askatzaile gisaetorriko zaio Sion hiriari,beren errebeldiaz damu direnJakoben ondorengoei.Jaunak esan du.