11. «Noren ikara zinen, noren beldur,niri huts egiteko,nitaz erabat ahazteko?Luzaroegi isilik egon naizelakogaldu didazu beldurra, ezta?
12. Baina orain salatu egingo dutzure jokabidea,zure ustetan hain zuzena:ez dizu ezertarako balio izango.
13. Ea salbatzen zaituenzeure idolo-multzoak,zuk laguntza eske deiadar egitean!Haizeak eramango ditu denak,putzaldi batek desagerraraziko.Niregan babesten denak, ordea,lurraldea eskuratuko du,nire mendi santuahartuko jabetzan».
14. Jaunak esango du:«Berdindu galtzada, berdindu;zabaldu bidea,kendu nire herriarioztopoak bidetik».
15. Bai, hau diogarai eta goren den Jainkoak,betiko erregeak, santu deritzanak:«Toki garai eta sakratuan bizi naiz,baina hurbil nago atsekabeturiketa lur jota daudenengandik,lur joak arnasberritzekoeta atsekabetueiadorea bizkortzeko.
16. Ez dut beti auzitan jardungo,ez naiz etengabe haserre egongo,neuk egindako biziduneknire aurreanbizi-arnasa gal ez dezaten.
17. Herriaren gaiztakeriagatik,haserretu egin nintzen une batez,zigortu egin nueneta ezkutatu egin nintzaion.Berak bizkarra eman zidaneta bere gogoko bidetik jo zuen.