Isaias 49:9-21 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

9. Presoei esango diezu: “Kanpora!”,eta ilunpetan daudenei:“Irten argitara!”Bide-bazter guztietanaurkituko dute larrea,muino gorri guztietan bazka.

10. Ez dira gose, ez egarri izango,ez ditu sargoriak, ez eguzkiak joko,gupidaz hartuko baitituteta gidatuko,iturburu freskoetara eramango.

11. Bideak zabalduko ditutmendietan zehar,galtzada erosoakprestatuko dizkiet».

12. Horra non datozen urrutitik:ipar eta mendebaldetik datoz,Egipto aldetik ere bai.

13. Egin poz-oihu, zeruok!Alai zaitez, lurra!Egin poz-irrintzi, mendiok!Jaunak bere herria kontsolatu baitu,atsekabean gupida izan dio.

14. «Sionek esaten zuen:“Jaunak utzia nauka,ene Jaunak ahaztua”.

15. Ahaztu ote dezake amakbere haurtxoaedo bere sabeleko umearierrukia ukatu?Ba, amak haurra ahaztuko balu ere,nik ez zaitut ahaztuko.

16. Neure esku barruanzauzkat grabatua,zure harresiak begi aurrean ditut.

17. Zure berregileakbizkorragoak izan bitezdesegileak baino;urruti zuregandik hondatzaileak!

18. Begira ingurura eta ikus:seme-alaba guztiakzuregana datoz, bildurik.Neure biziarengatik egiten dut zin:Jantzi zoragarriizango dituzu soinean,andregai-jantziz bezalainguratuko zaituzte.

19. Orain hondatuak, erraustuak,dituzu bazterrak,suntsitua herrialdea;baina laster estuegigertatuko da bizilagunentzat;irentsi zintuztenak, berriz,urruti joango dira.

20. Kendu zizkizuten seme-alabekhurbildu eta esango dizute:“Estuegia dugu toki hau:emaguzu lekua bizitzeko”.

21. Orduan, zeure baitan esango duzu:“Nork eman dizkitseme-alaba hauek?Haur gabe nengoen eta antzu,erbestean eta baztertua:nork hazi dizkit hauek?Bakarrik gelditua nintzen:nondik datozkit haurrak?”»

Isaias 49