Isaias 45:1-3 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Honela diotso JaunakZiro erregeari,berak aukeratu eta sagaratuari:«Eskutik heldurik eusten dizut,nazioak zure menpean jarrieta erregeei soinetikarmak kentzeko,zure aurrean hiri-ateak zabaltzeko,guzti-guztiak zabaldu ere.

2. Neu joango naiz zure aurretik,goraguneak berdinduz,brontzezko ateak apurtuz,burdinazko morroiloak txikituz.

3. Zoko ilunetan pilaturiko altxorrak,ongi gorderiko ondasunakemango dizkizut.Horrela jakingo duzuneu naizela Jauna, Israelen Jainkoa,zeure izenez dei egiten dizuna.

Isaias 45