Isaias 41:5-10 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

5. Ikusi eta beldur diraurrutiko herriak,ikaraz lurraren azken bazterrak;hurbiltzen ari dira, hor datoz».

6. Elkarri laguntzen diote idologileeketa adore-hitzak esaten elkarri.

7. Artisauak zilarginariematen dio adore,mailukari leuntzaileakingude-jotzaileari,esanez: «Ederra soldaketa!»Eta geroiltzez gogortzen dute irudia,ez dadin zarta.

8. «Zu, Israel, nire zerbitzaria;zu, Jakob, nik aukeraturiko herria,nire adiskide Abrahamenondorengoa.

9. Lurraren azken bazterretatikhartu zintudan,urrutieneko zokoetatik deitueta esan: “Zu nire zerbitzaria”.Baztertu ez,baino aukeratu egin zaitut.

10. Ez izan beldur, zeurekin bainauzu;ez larritu, zure Jainkoa bainaiz.Neure laguntzazahaltsu egiten zaitut,neure esku garaileaz eusten dizut.

Isaias 41