Isaias 39:1-3 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Aldi hartan, Baladanen seme Merodak-Baladan Babiloniako erregeak, Ezekias gaixorik egona zela jakin zuelarik, gutuna eta erregaluak bidali zizkion.

2. Ezekiasek ongi hartu zituen mandatariak eta bere gordailu guztiak, hango zilar, urre, lurrin eta usain gozoko olioak, erakutsi zizkien, baita bere armategia eta bere altxortegian zituen ondasun guztiak ere. Ez zien deus ere erakutsi gabe utzi, ez bere jauregian, ez erresuma osoan.

3. Orduan, Isaias profetak, Ezekiasengana joan eta galdetu zion:—Zer esan dizute gizon horiek? Nondik etorri zaizkizu?Ezekiasek erantzun:—Urrutitik etorri dira, Babiloniatik.

Isaias 39