Isaias 34:1-5 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Zatozte entzutera,nazio guztiok,adi egon, herriok!Entzun beza lurraketa bertan bizi direnek,munduaketa munduko sorkari guztiek.

2. Haserre baitago Jauna nazioekin,sumindua haien gudarosteekin:erabat suntsitzea erabaki du,hilketara eman ditu.

3. Hildakoak bazterretanbotako dituzte:haien gorpuek kiratsa botako dute,mendiak haien odolez bustiko dira.

4. Zeruko izar guztiak hauts egingo diraeta zeruaerroilua bezala biribilduko;izar guztiak erori egingo dira,piku-hostoak eta mahats-hostoakzimeldu eta erortzen diren bezala.

5. Jaunaren ezpata egarri da zeruan:horra, Edomgo herriaren aurka,Jaunak hondamendirakondenatua duenherriaren aurka dator erasoz.

Isaias 34