Isaias 33:17-21 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

17. Erregea ospetsu ikusiko duzu,luze eta zabal lurraldea.

18. Lehengo beldurrak gogora ekarriz,honela esango duzu:«Non da zerga-biltzailea?Non kontrolatzen gintuena?»

19. Ez duzu ikusiko gehiagoherri harroa,hizkuntza iluna,hizketa arrotz ulertezinaduen herria.

20. Begira Sioni, geure jaiakospatzen dituguneko hiriari.Ikus Jerusalem, bizitoki lasaia,egoitza finkoa,inork ziririk aterako ez dioneta sokarik etengo ez dionoihal-etxolaren pareko.

21. Hor agertuko digu Jaunakbere ospe handia.Ibai eta ubide zabalekolurraldea izango da;baina etsaien arraun-txaluparikez da handik igaroko,ez ontzi handirik bertan ibiliko.

Isaias 33