Isaias 3:5-11 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

5. Jendeak elkarri erasoko dio,bakoitzak bere ondokoari:ez diete errespeturik izangogaztetxoek zaharrei,ez eta behekoek goikoei.

6. Anaiak anaiari helduko dioaitaren etxean, esanez:«Hik baduk soinean zer jantzi;izan hadi, beraz, gure agintari;hik gobernatu hondakin-pila hauek».

7. Eta besteak erantzungo dio:«Ni ez nauk inoren mediku,etxean ez diat ogirik, ez jantzirik:ez nazazue jar, beraz,herriko agintari».

8. Bai, lur jo du Jerusalemek,gainbehera erori da Juda,haien esanak eta eginakJaunaren ospea iraindu besterikez baitute egiten.

9. Ez dute inolako lotsarik:ez dute beren bekatua ezkutatzen,zabaltzen baizik, Sodomak bezala.Zoritxarrekoak benetan,beren buruen zoritxarrerakoari baitira!

10. Zorionekoa zintzoa!Ongi izango da,bere egintzen fruitua gozatuko du.

11. Zoritxarrekoa gaiztoa!Gaizki izango da,bere egintzen ordaina jasoko du.

Isaias 3