12. Oi ene herri,mutiko bat duzu zapaltzaile,emakumeak agintari!Oi ene herri,gidariek oker zaramatzate,bide zuzenetik kanpora
13. Prest dago Jauna auzitarako,gertu bere herria epaitzeko.
14. Bere herriko arduraduneta buruzagieiauzitara deitzen die eta esaten:«Zuek suntsitu duzuenire mahastia,behartsuei lapurtuazbeterik dauzkazue etxeak.
15. Baina zuei zer axola?Nire herria zapaltzen duzueeta hankapean hartzenbehartsuen duintasuna».Jainko Jaun ahalguztidunakesan du.
16. Honela dio Jaunak:«Bai harroak direlaSiongo emakumeak!Lepoa luzaturik dabiltza, keinuka,begiak batetik bestera,pauso txikian,oinetako katetxoei txilin eraginez».