Isaias 21:4-9 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

4. Burua galtzear nago, larriaren larriz.Hain maitea nuenarratseko hozkirria erebeldurgarri bihurtu zait.

5. Mahaia atondua dago,alfonbrak zabalik:jan eta edan ari dira denak.—Zutik, gudalburuok,prestatu babeskiak!

6. Hau esan dit Jaunak:«Ea, jar ezazu begiralea;ikusitako guztia iragar dezala.

7. Egon bedi erne, argi eta erne,ea ikusten duenbi zaldiko gurdiren bat,eta jendea asto gaineannahiz gamelu gainean».

8. Begiraleak oihu egin zuen:«Hemen nago, Jauna,egun osoan neure tokian,eta gauez ereneure guardia-postuan erne.

9. Eta horra non datorren gizon batbi zaldiko gurdi gainean.Hau dio ozenki:“Erori da Babilonia, erori da!Haren jainko-irudi guztiaklurrean gelditu dira apurtuta” ».

Isaias 21