Isaias 10:27-33 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

27. Egun hartan, erori egingo zaizuAsiriaren zama bizkarretiketa haren uztarria lepotik;oparoaldia izango duzu ondorenĀ».

28. Aiatera iritsi da erasotzailea,Migronen barrena dator,Mikmasen egin duarmen ikuskapena,

29. igaro du haitzarteko ataka,Geban eman du gaua;ikara dira Ramakoak,ihesi doa Saulen Gibea hiria.

30. Egin garrasi, Bat-Galim hiria!Entzun, Laixako jendea!Erantzun, Anatot hiria!

31. Madmenakoek ihesari eman diote,Gebimgo bizilagunakbabes bila dabiltza.

32. Nob-en da dagoeneko erasotzaileaeta eskua altxatzen du mehatxukaSion mendiaren aurka,Jerusalemgo muinoaren aurka.

33. Hara, Jainko Jaun ahalguztidunakindarrez lurrera botako dituerasotzaileak,zuhaitzari adarrakmozten zaizkion bezala,nahiz eta garaiak eta sendoak izan.

Isaias 10