Irteera 5:18-21 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

18. Zoazte lanera! Ez zaizue lastorik emango, baina adreilu-kopuru bera egin beharko duzue.

19. Langilezain israeldarrak estu eta larri zebiltzan eguneroko adreilu-kopurua ez zietela gutxituko jakitean.

20. Faraoiaren etxetik ateratzean, beraien zain zeuden Moises eta Aaronekin topo egin zuten.

21. Langilezainek esan zieten: «Jaunak kontu hartu eta epai zaitzatela, zuen erruz hartu baikaituzte begitan faraoiak eta beronen funtzionarioek: ezpata eman diezue eskura, hil gaitzaten».

Irteera 5