Irteera 39:26-30 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

26. txilinak eta granadak, txandaka; liturgi zerbitzurako erabiltzen zen, Jaunak Moisesi agindu bezala.

27. Aaronentzat eta beronen semeentzat tunikak egin zituzten liho finez ehunduak;

28. baita liho finezko buruzapi eta kapela apainduak ere, eta liho-hari bihurrituzko galtzak;

29. gerrikoa purpura more, gorri eta gorriminez eta liho-hari bihurrituz apain bordatua zen, Jaunak Moisesi agindu bezala.

30. Urre garbizko xafla, diadema sakratua, egin zuten, eta, zigilu batean bezala, hitz hauek idatzi bertan: «Jaunari sagaratua».

Irteera 39