Irteera 35:27-31 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

27. Buruzagiek onize harriak eta beste harribitxiak ekarri zituzten apaiz nagusiaren efod jantzia eta bularrekoa hornitzeko,

28. usainkiak eta olioa argi, gantzuketa-olio eta intsentsu usaintsuarentzat.

29. Jaunak Moisesi agindu zizkion lanetarako behar zirenak emateko bihotz-zabal ziren israeldar gizon-emakumeek beren borondatezko eskaintza ekarri zuten Jaunarentzat.

30. Moisesek esan zien israeldarrei: «Hara, Judaren leinuko Uriren seme eta Hurren biloba den Betzalel hautatu du Jaunak,

31. eta Jainkoaren espirituz bete, jakituria, trebezia eta lan guztietarako gaitasuna emanez:

Irteera 35