Irteera 33:5-9 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

5. Jaunak esana baitzion Moisesi: «Esan israeldarrei: Herri burugogorra zarete! Apur batez zuekin joango banintz, hondatu egingo zintuzketet. Erantzi, bada, festa-jantziak, eta ikusiko dut zer egin zuekin».

6. Honela, Horeb menditik aurrera, ez zuten israeldarrek festa-jantzirik erabili.

7. Hartu zuen Moisesek etxola eta kanpalekutik urruti ezarri zuen. «Elkarketa-etxola» eman zion izen. Jaunaren nahia jakin nahi zuena, kanpalekutik aparte zegoen elkarketa-etxolara joaten zen.

8. Moises etxolara zihoanean, berriz, herri osoa, nor bere etxolaren sarreran, Moisesi begira egon ohi zen, hura etxolara sartu arte.

9. Moises hara sartu orduko, laino-adarra jaisten zen eta etxola-sarreran gelditzen, Jaunak Moisesekin hitz egiten zuen bitartean.

Irteera 33