Irteera 29:7-10 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

7. Hartu gero gantzuketa-olioa eta, hari burura isuriz, gantzutu egingo duzu.

8. Hurbilarazi Aaronen semeak ere; jantzi tunikak,

9. lotu gerrikoa —Aaroni eta beronen semeei— eta ezarri kapelak. Eta betiko izango dira apaiz. Honela emango diezu apaizgoa Aaroni eta beronen semeei.

10. «Ondoren, eraman zekorra elkarketa-etxolaren aurrera. Aaronek eta beronen semeek buruan eskuak ezarriko dizkiote.

Irteera 29