Irteera 29:42-46 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

42. Eguneroko erre-opari horiek belaunez belaun egingo dituzte Jaunaren aurrean, elkarketa-etxolaren sarreran, zurekin mintzatzeko elkartuko natzaizun lekuan.

43. Han elkartuko natzaie israeldarrei, eta leku hura nire aintzaz beteko dut eta sagaratuko.

44. Elkarketa-etxola eta aldarea sagaratuko ditut; baita Aaron eta beronen semeak ere, nire apaiz-zerbitzurako.

45. Israeldarren artean biziko naiz eta Jainko izango naute.

46. Honela jakingo dute Jauna naizela ni, beraien Jainkoa, eta beren artean bizitzeko atera nituela Egiptotik. Neu naiz Jauna, haien Jainkoa.

Irteera 29