Irteera 29:28-31 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

28. Horixe izango da betiko Aaronek eta beronen semeek israeldarrengandik jasoko duten zatia; hori gordeko diete israeldarrek, Jaunari eskaintzen dizkioten elkartasun-oparietatik hartuz.

29. «Aaronen arropa sakratuak beraren semeengana eskualdatuko dira, eta sagaratzean eta apaizgoa hartzean jantziko dituzte.

30. Zazpi egunez eramango ditu Aaroni karguan jarraituko dion semeak, kultu-zerbitzua santutegian betetzeko elkarketa-etxolara sartzean.

31. «Hartu gero sagarapeneko aharia eta egosi haren okela toki sakratuan.

Irteera 29