Irteera 29:2-8 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

2. egin gari-irin zuriz legamia gabeko ogiak, olioz oraturiko opilak eta oliotan bustiriko taloak,

3. eta ezarri saski batean; gero, aurkeztu saskia zekorrarekin eta bi ahariekin batera.

4. «Hurbilarazi Aaron eta beronen semeak elkarketa-etxolara, eta garbi daitezela urez.

5. Hartu apaiz-jantziak eta jantzi Aaroni tunika, mantua, efoda eta bularrekoa, eta lotu efoda xingolaz;

6. ezarri buruzapia eta, beroni itsatsia, xafla sakratua.

7. Hartu gero gantzuketa-olioa eta, hari burura isuriz, gantzutu egingo duzu.

8. Hurbilarazi Aaronen semeak ere; jantzi tunikak,

Irteera 29