Irteera 26:27-31 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

27. bost beste aldeko oholentzat eta beste bost atzealdeko, hau da, mendebaldeko, oholentzat.

28. Erdiko zehar-egurrak alderik alde erditik zeharkatuko ditu oholak.

29. Urreztatu oholak eta zehar-egurrak, eta egin urrezko eraztunak, hauetatik zehar-egurrak pasarazteko.

30. Eraiki egoitza, mendian erakutsi zaizun ereduaren arabera.

31. «Egin errezela, purpura more, gorri eta gorriminez eta liho-hari bihurrituz ehundua, eta bordatu bertan apain bi izaki hegaldun.

Irteera 26