Irteera 25:32-35 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

32. bi alboetatik sei beso aterako zaizkio, hiruna beso albo bakoitzetik.

33. Argimutilaren gerritik ateratzen diren sei besoetariko bakoitzak almendra-lore gisako hiru kopa izango ditu, beren kukulu, lore-hosto eta guzti;

34. gerriak ere almendra-lore gisako lau kopa izango ditu, beren kukulu, lore-hosto eta guzti.

35. Argimutilaren gerritik ateratzen diren hiru beso-bikoteetariko bakoitzak bere kopa izango du behealdean.

Irteera 25