Irteera 22:1-3 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. «Gauez etxea zulatzen harrapatu eta lapurra jo eta hiltzen duena ez da hilketaren errudun.

2. Baina gauza bera egun-argitan gertatuz gero, hilketaren errudun da hiltzailea.«Ostu duen guztia ordaindu beharko du lapurrak; nola ordaindurik ez badu, bera salduko dute lapurtu duenaren ordain.

3. Ostutako aberea —idi, asto nahiz ardi— bere eskumende eta bizirik aurkitzen badiote, bi halako ordainduko du.

Irteera 22