Irteera 21:6-8 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

6. nagusiak Jainkoaren aitzinera eramango du, atera edo ate-uztaira hurbilaraziko eta ziri batez belarria zulatuko dio. Eta esklabo izango du betiko.

7. «Norbaitek bere alaba esklabotzat saltzen badu, ez da libre geldituko beste esklaboen erara.

8. Nagusiak, bere asmoaren kontra, emaztetzat hartzen ez badu, atsegin ez duelako, ez du haren berrerospena galaraziko; dena den, ez du atzerritarrei saltzeko eskubiderik, iruzur egingo lioke eta.

Irteera 21