Irteera 16:24-27 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

24. Moisesek agindu bezala, biharamunerako gorde zuten gelditu zitzaiena eta ez zitzaien usteldu, ezta harrik sortu ere.

25. Orduan, Moisesek esan zien: «Jan ezazue gaur, Jaunari sagaraturiko atseden-eguna da eta; gaur ez duzue kanpoan ezer aurkituko.

26. Sei egunez bilduko duzue; zazpigarren eguna atseden-eguna da eta ez da ezer izango».

27. Herritar zenbait, ordea, zazpigarren egunean ere biltzera atera zen, baina ez zuen ezer aurkitu.

Irteera 16