Irteera 15:5-12 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

5. Itsasoak ditu azpiratu,hondora jaitsi diraharritzarraren antzera.

6. «Zure eskuina, Jauna,izugarri indartsu!Etsaia desegin du.

7. Zeure ahalmen handiaz dituzuarerioak zanpatu;haserre-sua piztueta lastoa bezala erre.

8. Zuk haserrez haize emaneta urak metatu dira;uhinak harresi gisa zutitu,itsas urak tinko gelditu.

9. Etsaiak pentsatu zuen:“Pertsegitu eta harrapatuko ditut,lapurtu eta harrapakina banatuko,aseko dut neure gutizia.Ezpata zorrotik ateraeta haietaz jabetuko naiz”.

10. Baina zuk haize emaneta itsasoak irentsi ditu;ekaitz-uretan hondoratu diraberunaren antzera.

11. «Nor zu adinakorik, Jauna,jainkoen artean?Nor zu adinakorik,zure santutasunak dirdai egitean?Nor zu adinakorikgauza harrigarrieta izugarriak egiten?

12. Zuk eskua luzatueta lurrak etsaiak irentsi!

Irteera 15