Irteera 15:22-24 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

22. Moisesek israeldarrak abiarazi zituen Itsaso Gorritik. Xur basamortura jo zuten eta hiru eguneko bidea egin basamortuan barrena, urik aurkitu gabe.

23. Mara izeneko tokira iritsi ziren; baina ezin izan zuten hango ura edan, mingotsa baitzen. Horregatik zeritzon leku hari Mara —hau da, «Mingots»—.

24. Jendea marmarrean hasi zen Moisesen aurka, esanez: «Zer edan behar dugu?»

Irteera 15