Irteera 12:25-28 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

25. Ohikune hau ospatzen jarraituko duzue, Jaunak, bere hitza betez, emango dizuen lurraldean sartzen zaretenean.

26. Orduan, seme-alabek ohikune horren esanahiaz galdegitean,

27. hau erantzungo diezue: Jaunaren omenez dagigun Pazko-sakrifizioa da, zeren, egiptoarrak hil zituen hartan, Egipton bizi ziren israeldarren etxe parean aurrera igaro baitzen Jauna, gure familiak libratuz».Orduan, israeldarrak ahuspeztu egin ziren, Jauna gurtzeko.

28. Gero, joan eta Jaunak agindutako dena zehatz-mehatz bete zuten Moisesek eta Aaronek.

Irteera 12