Irteera 12:22-24 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

22. Bildu odola ontzi batean eta, isipu-sorta bertan bustirik, zirtatu zeuen etxeko ate-gainak eta alboak. Ez bedi inor etxetik irten hurrengo goiza arte.

23. «Jauna igaroko da egiptoarrak hilez; baina, zuen ateen gain-alboetan odola ikustean, aurrera egingo du. Horrela, ez dio suntsitzaileari zuen etxeetan sartzen utziko, zuek hiltzera.

24. Hau guztia lege-indarrez gordeko duzue beti, bai zeuek, bai zuen ondorengoek.

Irteera 12