3. Jaunari esker, israeldarrek egiptoarren abegi ona irabazi zuten. Are gehiago, Moises bera aparteko gizontzat zeukaten, bai faraoiaren funtzionarioek, bai Egiptoko herri osoak.
4. Moisesek esan zion faraoiari: «Hau dio Jaunak: Gauerdian Egipto erditik igaroko naiz
5. eta egiptoar lehen-semeak oro hilko dira, errege-aulkian esertzen den faraoiaren lehen-semetik hasi eta errotan ari den neskamearen lehen-semeraino, baita lehen abere-kumeak oro ere.