Hebrearrei 7:16-22 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

16. hau da, ez giza legeen arabera, desegin ezin den bizi baten indarrari esker baizik.

17. Izan ere, honela dago esana: Betiko zu apaiz, Melkisedeken antzera.

18. Beraz, alde batetik, balio gabe gelditu da aurreko erakundea, ezer gutxitarako balio zuelako eta alferrikakoa zelako

19. —legeak ez baitzuen ezer bere betera eraman—; bestetik, Jainkoarengana hurbiltzen gaituen itxaropen bikainago bati ematen zaio hasiera.

20. Hau guztia ez zen zinik gabe gertatu. Lebiren ondorengoak bai, zinik gabe izan ziren apaiz izendatuak;

21. Jesus, ordea, zin eginez izendatu zuen Jainkoak, hartaz esaten denez: Zin egina du Jaunak eta ez zaio damutuko: «Betiko zara zu apaiz».

22. Horrela, itun bikainagoaren bermatzaile da Jesus.

Hebrearrei 7